martes, 3 de mayo de 2011

Zure begixekaz eiten dot amets nik...

Ez dakit ze koloretakoak diren zure begiak. Eta ez zait axola. Zure begirada da intrigatzen nauena. Hurrutitik begiratzen nauzun bakoitzean nire gorputza hotzikara batek igarotzen du. Gure begiak aurkitzen direnean zure pentsamenduak irakurri ditzakedala iruditzen zait. Baina aldi berean ez dakit zer esan nahi didazun.Elkarri begira minutuak egon gaitezkela badakit, baina nigana hurbilduko zarela ere badakit. Nire hondotik igarotzen zarenean eta nahigabe (edota nahiean) gure gorputzak ikutzen direnean ez didazu begiratzen, ordea. Hitzen bat gurutzatu dugun bakoitzean ere ez nauzu begiratu. Zeren beldur zara? Zure begirada sarkorraren atzean ezkutatzen diren sekretuen jabe egingo nahizelaren beldur al zara? Ala zure begien kolorearen misterioa argituko dudalaren beldur?
Ez izan beldurrik. Zure begiek nigan sortzen duten zirrara ez da hain erraz galduko eta.

1 comentario: