domingo, 4 de agosto de 2013

Let's say I'm in love

Uzten al dezu gauetan zure leihoa irekita? Ni hegan sartzeko ala besterik gabe zigarroaren keak alde egin dezan? Peter Panen esperoan Wendy zebilen bezala nabil ni. Zure itzala arrapatu nahian eguzkiak ematen ez duen kale horretan. Egoera ez da aldatu baina baliteke gu aldatu izana. Irribarre lotsatiek irribarre pikaroei eman diete pasu, eta mozkorkeritan konpartitutako hitz parea konbertsazio sakon dira orain. Gitarra baten doinuak xuxurlatu dit belarrira ahaztu ez zaitudala. Akorde batek esan dit oraindik zarela taberna hartako mutila. 

Zure begien kolorearen misterioa argitu badet ere, zure ezpainen zaporea deskubritzea geratzen zait oraindik...