sábado, 4 de junio de 2011

Zoramena zara...

Zure izena Julen da, edo agian Martin. Beti egoten zara taberna zulo hortan, argi ahulek zure ile horian diztira egiten duten bitartean. Garagardoa esku batean, zigarroa bestean. Hori leheno, orain, lege berri dela eta, kalera ateratzen zara erretzera. Erraza da jakitea mozkorra zauden ala ez. Mozkorra bazaude dantzatuko duzu, bestela ez. Hor egongo zara lagunekin hizketan, haiekin besterik ez baiduzulako hitz egiten. Hurrutira begira geratuko zara, zure pentsamenduetan murgilduta. Irribarreren bat ere oparituko duzu, kostata bada ere. Futbol partida badago telebistan ez diozu kaxu gehiegirik egingo, bakarrik bazaude egunkaria irakurtzen arituko zara. Egunero ordu berberetan agertuko zara, baita joango ere. Ez bazaude nire tabernarik maitenean, badakit non egongo zaren. Zure errutina buruz dakidala dirudi. Nolakoa zaren ere badakit; ixila, lotsatia, eskuzabala, zentzuduna...
Zuk ez nauzu ezagutzen ordea, askotan ikusi nauzun arren. Zuri begira geratzen naiz sarritan, zuk ere noizbait begiratu nauzu. Hitzen bat ere gurutzatu dugu, elkarri tabakoa eskatu diogu behin baino gehiagotan. Oso ezberdinak garela iruditzen zait; ni zaratatsua naiz, berritsua, dantzatzea dut gustuko, txorakeri gehiegi egiten ditut...

Ez al dute esaten aurkakoak erakartzen direla?

No hay comentarios:

Publicar un comentario