miércoles, 8 de junio de 2011

¿Que tiene tu veneno?

18 urte betetzea data garrantzitsua da pertsona guztien bizitzan. Adin nagusitasunak dakartzan abantailak gozatzeko unea da, garai bat atzean utzi eta heldutasunezko lehengo pausoak ematen dira. Niretzako, ordea, beste arrazoi batengatik izan zen garrantzitsua.
Diotenez, pertsona bakoitzari beste pertsona bat dagokio eta hura ikusterakoan konturatzen da.
Nik, behintzat, zu ikusterakoan jakin nuen. Jakin nuen zu zinela niretzako eginiko mutila. Noizbait izango zinela niretzat. Niretzako expropio egina zinela. Nire barnean zeozer piztu zen. Lehen begiradako maitasuna izan zela esan daiteke.
Lagunei esan nien: begira, begira altua. Begiratu zinduten baino haiek ez zuten ezer ez sentitu. Zu taberna hartako beste mutil guztiak bezalkoa zinen. Baino niretzat ez. Zu ikustea ez zen soilik izan beste mutil guapo bat iksutea bezala, nik momentu hartan sentitu zintudan. Banekien zu zinela.
Momentu hartan jakin nuen eta ikusten zaitudan bakoitzean ere zihurtasun hori dut. Nirea ez, baino niretzako zarela bai. Bizitza hontan ditudan zihurtasun gutxi hoietako bat zu zara, maitezaitudala eta egunen batean ere (edo baliteke orain ere) maiteko nauzula.


Eta horrelaxe geratu nintzen ni Peter Panez sorgindua...

No hay comentarios:

Publicar un comentario