miércoles, 29 de junio de 2011

Cruzando fronteras que no eran prohibidas...

Debekuak beti du morboa. Norbait mintzearen arriskuak ere badu bere grazia. Gaizki egiten ari zarela jakiteak tentazioa areagotzen du.

Agian zurekin hasieratik egon da hori. Hori eta irribarreak, begirada konplizeak, jokutxoak...
Txorakeritan hasi giñen laster asko. Laztanak iritsi ziren. Eta konturatu baino lehen muxuak ere agertu ziren.
Hasieran beldurti, baino gero konfiantzaz, pasioaz... Zure muxuak gustuko ditut. Zure ezpain lodiek sentiarazten didaten zirrara berezia atsegina da. Zu ikusteko gogoa daukat, biok bakarrik belarretan botata egoteko gogoa.

Bestalde, beldurra daukat. Ez dut berriz egoera horretara itzuli nahi. Hiri berdina, lagun berdinak, giro berdina... Denak ekartzen dizkit oroitzapenak. badakit hau oso ezberdina dela, zu ez zarela bera. Zuk gehiago balio duzula.

Jokua maitasuna bihurtzen ez den bitartean dena ondo joango da...

No hay comentarios:

Publicar un comentario